ANHITZ proiektuaren helburua da pertsonak eta gailuak elkarreraginean aritzeko behar diren euskarazko hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea, eta ezagutzak modu naturalean, intuitiboan eta atseginean kudeatzea. Komunikazio-maila ona eta atsegina lortzeko, hizkuntzaren erabilera komunikazioaren alor guztietan sartu behar da: ahotsean, testuan eta baita multimedia-materialetan ere.
Informazioaren eta Jakintzaren Gizartearen paradigmek Euskadin onespen handiagoa izan dezaten, ezinbestekoa da hizkuntza-teknologia zein gizartearen hizkuntza-aniztasuna laguntzeko behar den industria garatzea.
VICOMTech Elkartea eta Robotiker zentro teknologiek, Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) IXA eta Aholab taldeek parte hartzen dute proiektu honetan.
Aurretik aipatutako lan-eremuen barruan, ANHITZek helburu hauek ditu bereziki:
- Testu bidez komunikatzea: lengoaia naturalaren ulermena, lengoaiaren sorrera eta arrazoitze-sistemak.