ANHITZ proiektuaren helburua da pertsonak eta gailuak elkarreraginean aritzeko behar diren euskarazko hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea, eta ezagutzak modu naturalean, intuitiboan eta atseginean kudeatzea. Informazioaren eta Jakintzaren Gizarteak egin duen aurrerapenak komunikatzeko lehentasunezko kanal eta gizarte berri hau onartzeko paradigma berri bihurtu du pertsonen eta gailuen arteko elkarreragina.
Helburu horiek lortzeko, Euskadik zientzialarien eta ikerlarien komunitate mugatu bat du, baina behar adinako masa kritikoa duena eta nazioartean onartua dagoena. Halaber, industria bat ari da sortzen, eta gizarteak ongi hartu dituen lehen belaunaldiko produktuak sortzen jakin du industria horrek. < Eusko Jaurlaritza >
Informazioaren eta Jakintzaren Gizartearen paradigmek Euskadin onespen handiagoa izan dezaten, ezinbestekoa da hizkuntza-teknologia zein gizartearen hizkuntza-aniztasuna laguntzeko behar den industria garatzea.
Euskarazko hizkuntza-teknologia garatzea pertsonen eta gailuen arteko elkarreraginerako.
Hizkuntzaren industria finkatzeko urrats berri garrantzitsu bat egitea.
Oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzea, eta lehendik daudenak sendotzea.
Jakintza sortzea.
AnHitz prototipoa euskaraz hitz egiten duen 3D avatar bat da, eta zientzia eta teknologian aditua. Gai horien inguruko galderak erantzun ditzake, edo gai horietako termino bilaketa eleanitza egin eta emaitzak automatikoki euskarara itzuli.
2009ko urriaren 12tik 14ra Poloniako Mragowo herrian izandako CLA'09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean AnHitz sistemak bi sari eraman zituen: informazio-bilaketako aplikaziorik onena eta workshop guztiko aplikaziorik onena.




